XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mari, esan... Zein ete zure izari,
Zure ben-benetako gogai ta ari?.
Batzuen ustez, urrez inguratuta
Agertzen omen ziñan andre nagusi;
Baitere iñoiz gona gorriz jantzita
Edo odeietan zear lau zaldizko
Zaldiburdi dotore eder batean,
Goietan gora gaupean estaltzeko
.

Berein eratara ikus izan zara
Euskalerriko koba, zelai ta larrez,
Ereiñik alako bildur ta ikara,
Batez ere trumoi-egun ostiralez
Goiak urratuz, inpernutar asarrez,
An,Gorbeia aldetik... Eztakit nora!
Oiz, Aralar... ala an urrunagora
Erratz gañean eserita sugarrez?
.

An-emengo zinezkeri ikuspegiz,
Suge, aari, sai, bele, aker, egazti
Abere itxuraz ikus izan zaitue
Zezen, zaldi...(berein ta bost aurpegiz)
begintxa ta, abar. Iñoiz baita ere
Aize bolada, zugaitz ta odei zuri
Edo ortzadar antzera, zoragarri,
Ikus zaitue erriz-erriz ibiliz
.

Izadiaz egunoroko burrukan
Ari izan dan zerutar erri onen
Gogamen aintziñati, guztiz zarrean
Zuztraituak dauden gure euzkerearen
Aldakuntzazko bizi-aldi luzean
Oñarritu izan diran jazokunen
Dirdirak dira, Mari'zko urratsetan
Bertanberatuak zadorpe illunean
.

Itzalpe (Muniategi).